Pelikanoaren gainean noala, iraganera egin dut salto; Ni arkakuso famatua izan nintzen aspaldi batean, agian orain dela 200 urte edo 256, baina urte asko. Munduko arkakuso trapezista azkar eta onena nintzen!!.
Nire lagun Inaxiok jaten ematen zidan, egunean hiru aldiz bere lepoa eskaintzen zidan eta nik Drakula lez edaten nuen. Bion arteko sozietateak arrakasta zuen; Berak espektakuloa aurkezten zuen, Kurioso eta sinpatikoa zen eta ni munduko arkakuso trapezista onena! Urteak eman genituen biok, tabernetan gure espektakuloa esaintzen jendeak txalo egiten zuen eta barre eta negar, eta jateko zerbait ere ematen zigun. Txikia zen gure ikuskizuna baina benetakoa polita, koristonak eta bi egiten nituen nik Inaxiok prestatutako kaxatxo barruan…
Orain gureak bezalako espektakulo benetakoak ez dira interesatzen, gauza txikiak eta xumeak sinpatikoak ez dira maite. Gauza handiak, zirko handiak, hanburgesa handiak eta telebista handiak. Eta handiak eta itxura garestikoak badira hobeto gainera.
Ikuskizun sinple eta txikietan badago oraindik zerbait egiazkoa, zuzena, plastikozkoa ez dena. Pelikano gainetik ikusten dudan antzez leku erraldoi horretan, errealitatean antzezle dira guztiak baina gero eta gutxiago benetan sentitzen dutena kanporatzeko gai direnak.
Pelikanoaren gainetik, agur bat
Arkakusoa
Iruzkinak
Nire azpitik, mundua azkar dijoa. Alde batetik bestera, historia luze eta mantsoari esprint bizkor eta aldaketaz betea eskainiz. Non amaituko lasterketa hau?
Gizaki hauek arraroak dira, gero. Peli pelikanoaren gainean mundu zabalean nabil bidaian, Amerika izeneko lurraldean ibili naiz , baita afrika izeneko lurralde izugarrian ere. Bertan gizon eta emakumeak gosea pairatzen zuten. Harrek tripa hutsik izanik ere puztuta dauzkate, ezer jateko ezer edateko eta askori oraindik irribarrea marrazten zaie aurpegian.
Pelikanoak hegoaldera ekarri nau,bertako gizaki askok badaukate zer jan eta edateko ere badaukate, baina gose dira, besarkada gose dira, gero eta irribarre gutxiago marrazten dira hegoaldeko giza emakumeen aurpegitan. Pelikanoaren lumen arten hitz batzuk gelditu ziren itsatsita,Montebideotik igaro ginenean. Orain irakurri eta ulertu ditut.
“Un sistema del desvinculo:
El buey solo bien se lame.
El prójimo no es tu hermano, ni tu amante.
El prójimo es un competidor, un enemigo,
Un obstáculo a saltar o una cosa para usar.
El sistema, que no da de comerTampoco da de amar:
A muchos condena el hambre de pan
Y a muchos mas condena al hambre de abrazos”
Eduardo Galeano, El libro de los abrazos
Pelikanoaren gainetik, agur bat
Arkakusoa
Iruzkinak
Zertarako blog bat? Ni ez naiz idazle, saiatuta ere ezin dut barruak astintzen dituen ezer idatzi baina nire barruak astintzen duenak idaztera bultzatzen nau. Ingurura begiratu eta askotan asaldatzen naiz, piztu…
Nonbaitetik atera behar barrukoa, osterantzean barruan ustelduko baitzait, eta usai txarra, eta tripako mina eta asarrea… eta blog hau da barruak uzteko erabiliko dudana.
Hegaz doan pelikanoaren gainetik, agur bat!
Arkakusoa
Iruzkinak